IBARRAKO UDAL LIBURUTEGIA

Ibarrako Udal Liburutegiari buruzko informazioaz gain,liburutegiko nobedade (liburu, Cd, DVD) gomendagarriak azaltzen diren bloga

TOLOSALDEA GARATZEN AGENTZIAK ANTOLATU DUEN “EMAKUMEEN EKARPENA MIGRAZIO PROZESUETAN” LEHENENGO NARRAZIO LEHIAKETAREN OINARRIAK



GAIA



Errez aurki daitezke euskaldunetaz eta hauek munduan zehar izandako mugimenduetaz diharduten literatur testuak. Testu hauek gutxi edo ezer diote prozesu hauetan parte hartu zuten emakumeetaz, ordea. Emakumeak ezkutatzeko eskema hau bera antzeman dezakegu gaur egun Euskal Herrira datozenetaz ari garenean. Emakume etorkinak ez daude agerian, batez ere egoera irregularrean daudenak, ezkutatzen errazak diren lanetan aritzen direnak. Hala, Literatur lehiaketa honetan idazketaren bidez emakume hauek nabariagoak izan daitezen laguntzera gonbidatu nahi zaituztegu, bai atzerritik Tolosaldeara etorritako emakumeen historien bidez, baita bertatik atzerrira joandakoenen bidez ere. Horrela gizarte aintzatespena lortzen laguntzea lortuko duzue. Hori dela eta, proposatzen dizuegun gaia hau da: Emakumeen ekarpena migrazio prozesuetan.



PARTE HARTZAILEAK



Lanak aurkezteko bi kategoria aurreikusi dira:

1. 16 urte beherako Tolosaldean bizi diren neska eta mutil guztientzako.

2. 16 urtetik gorako (2008 urtean beteta) Tolosaldean bizi diren emakume eta gizon guztientzako.

Bi kategoriatan, partaideek beste lehiaketaren batean saririk jaso ez duten argitaratu gabeko lan originala aurkeztu behar dute. Baldintza hauek epaimahaiak bere erabakia aditzera eman arte iraungo dute.



GOMENDIOAK



Idazlanetan hizkera ez sexista eta gizonezkoen eta emakumezkoen estereotipoez

harago doana erabiltzea baloratuko da.



HIZKUNTZA



Idazlanak euskaraz eta gaztelaniaz onartuko dira.



NARRAZIOEN EZAUGARRIAK



Lanak gehienez 10 orrikoak izango dira, DIN A-4 neurrikoak, makinaz edo ordenagailuz idatziak, tarte bikoitzarekin eta alde batetik bakarrik. Letra, Times New Roman motakoa izango da, 12 tamainakoa.





AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA



Narrazioen ale bakarra aurkeztuko da egilearen identifikaziorik ez duen gutunazal

itxian. Gutun-azalean, datu hauek bakarrik agertuko dira:

  • Narrazio lehiaketa, izenburua eta adina.

Barruan, beste gutun-azal itxi bat sartuko da. Kanpoaldean aurreko gutunazaleko datu berberak jarriko dira eta barrualdean honako hauek:

  • Lanaren izenburua.
  • Idazlearen izen-abizenak.
  • NAN-aren fotokopia (edo balio bereko dokumentua atzerritarra izanez gero, pasaportea, egoitza-baimena...)
  • Helbidea eta harremanetarako telefonoa.
LANAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA



TOLOSALDEA GARATZEN

San Esteban auzoa, 20

20.400 Tolosa

edo helbide elektroniko honetara: inmigrazioa@tolosaldea.net

Egileek, 2008ko abenduaren 31 arte bidali ahal izango dituzte lanak Tolosaldea Garatzenen bulegoetara edo eraman Agentziaren ordutegian. Emailez bidaltzeko,

abenduaren 31ko 23:59 ordu arte.



EPAIMAHAIA

  • Joxe Mari Iturralde (Idazlea).
  • Miren Garmendia (Filologoa).
  • Josebe Iturrioz (Tolosako Udaletxeko Berdintasun Teknikaria)
  • Susana Marato (Billabonako Udaletxeko Berdintasun Teknikaria).
  • Mamen Rasero (Tolosaldeko Inmigrazio Teknikaria).


EPAIA



Epaimahaiaren erabakia otsailean jakingo da. Soilik irabazleek izango dute

honen berri sari banaketa arte.



SARIAK



  • 16 urte beherakoentzat, 200 euro eta saria.
  • 16 urte gorakoentzat, 500 euro eta saria.
SARITU GABEKO LANAK



Egileek, 2009ko martxoaren 31 arte jaso ahal izango dituzte lanak Tolosaldea

Garatzenen bulegoetan (Agentziako ordutegian).



SARI-BANAKETA



Irabazleei saria emango zaie horretarako egingo den ekitaldian.



Oinarriak gazteleraz irakurri nahi badituzu, sakatu hemen



edit post

0 Reply to ""Emakumeen ekarpena migrazio prozesuetan" narrazio lehiaketa "

Publicar un comentario